XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ETB-2; zergaitik garbitu ditu eskuak Tribunal Constitucionalak?MAIATZAREN azkenengo egunean hasi zen martxan EITBko telebistaren bigarren kanala, Gobernu zentral eta autonomoaren artean bere legaltasunaz ezadostasun ugari eragin dituena.
Bigarren kanal honen sorreragatik errekurtso bat ipini zuen Gobernu zentralak ekainaren 10ean eta orain Tribunal Constitucionalak ez du arazoaz oztoporik jarri, errekurtsoa artxibotara bidaliz.
Ezin izan dute, beraz, ETB-2 ilegaltzat jo, nahiz eta artikulu eta lege mordo baten nahaspilan denetariko posibilidadeak omen dauden.
Eta Tribunal Constitucionala jurisdikzio faltan oinarritu da Gobernu zentralaren eskaerak ezin ezagutu, konpondu eta erabakitzeko.
Bestalde, J.R. Guevara, Lehendakaritza eta Justiziako kontseilaria, kontent agertzen zen Tribunalaren eskusartze ezaz, eta zera eman zuen aditzera: Autonomia Estatutoak gai egiten duela komunitatea bere telebista sortu eta erregulatu ahal izateko, eta, bide batez, gogoratu
Bigarren kanal hau gaztelerazkoa bait da hizkuntzaz.
Horretan datza azken finean koxkarik latzena, gazteleraz izatearenean alegia.
Badakigu bai, zein den aitzakia.
Gorordo edo Guevara edo Ibarzabalen ahotatik sarritan entzuna: ETB-2 egoera experimentalean dagoela oraingoz, eta arrazoi enpresarial eta
Baina nork esan behar du gaztelerazko ETB euskarazkoaren galeran baino jokatzen ari ez dela?, experimentala izan arren, informazio kodeaz pluralista izan nahi baldin badu ere.
Zergatik ahazten dute
Eta egia da, halaber, EITB FMk SER FMren igoera portzentaia zapuztu egin duela.
Arrazoiak oso sinpleak dira.
Bai Radio Euskadi bai ETB-2 kastillanoak dira, TVE eta SER diren gisa berean; eta aurrenengoen bigarrenekiko desberdintasun bakarra informazio ez-espainolistan besterik ez datza.
Euskarak lekurik ez duen informazioa indartzen ari da Gobernu Autonomoa, hala pentsatu nahiko ez badu ere; ezen, gure hizkuntzaren kaltetan, beste komunikabideei konpetentzia egiteaz baino ez bait
Horrexegatik garbitu ote ditu eskuak
ETB-2ri atera diezaiokegun etekinik baliagarriena diruarena da.
Eta punto.
Gerora telebista pribatu bilaka daitekeen K-2000 proiektuari salduz edo...
Bitartean, argi ibili maripili!.
TXANPONAREN bestaldeak zeri erantzuten dion ez dugu oraindik somatu.
Gobernu autonomoak
Mari Carmen Garmendiak dioenez: hizkuntzaren planifikazio orokor bat atontzeko datu bilketa, alde batetik; eta delako planifikazioa aurrera eramateko ezinbestekoa suertatzen den formulazio teorikoen arloan sakontzea, bestetik.
Galdera bat zuzendu nahiko genuke ordea lerroon bitartez: zein hizkuntzaren planifikazio orokorrak egiteko asmoak dituzue?.
Tira, tira, ez ezazuela elebitasunaz
Ikusten duenak ez du ez antioju ez katalejurik behar! Halamoduz, ni ere izan ninteke Fishman profesorea.
AUDIENTZIAK, Bilboko Audientziak, onetsi du berriro ere Barberá-ren izendapenaren balio gabetze eskaera.
Sekula santan amaituko ez den eta kuento-txino bihurtuko den entregazko nobelita honen ez-dakit-zenbatgarren kapituloa, UPVko hamahiru irakaslek zinaturiko idazki batek osatzen du.
Asuntoa gogoratzeko datuak: Gobernu autonomoak Barberá izendatzen du errektore urtarrilaren 21ean, lehendabiziko aldiz.
Errekurtsoa, otsailaren 4ean, hamahiru irakasleren eskutik.
Apirilak 21: Audientziaren sententzia: Arantxa Mendizabal ipintzen dute errektore funtziotan.
Arantxaren dimisioa eta Barberáren berrizendapena.
Audientziaren hurrengo kapituloak irailean jarraituko omen du: (